Biharko mobilizazioek bere horretan jarraituko dute, "Herrira-k egindako lana oztopatu nahi izan dutelako"

Usoa Agirre 2013ko urr. 4a, 11:27

Atzo, eguena, egin zuten Arrasaten Herrira-ren aurkako azken operazioa salatzeko eta atxilotuei babesa emateko manifestazioa. 18 atxilotuak aske laga arren (14 aske eta 4 fidantzapean aske), "Herrira-ren eta herriaren kontrako operazioa" izan zela adierazi zuten Arrasateko presoen lagunek eta mobilizazioekin jarraituko dutela. Era berean, salatu zuten Herrira-ren jarduera bi urtez bertan behera lagatzea agindu izana epaileak eta legez kanporatzeak egon arren "aurrera" egingo dutela esan zuten.

Herrira-k orain arte egindako lana "oztopatu" nahi izan dutela esan zuten Arrasateko presoen lagunek, Parot doktrinaren aurka egindakoa, preso gaixoen alde egindako lan guztia... Bestalde, "seinale ona" dela ere adierazi zuten, Espainiako estatuak ikusi duelako "herria indarra hartzen dabilela" presoen aldeko lanean.

Biharko, zapatua, Bilbon egingo den manifestazioarako deiak bere horretan jarraitzen du. 17:30ean bilduko dira La Casillan. Autobusak egongo dira Arrasatetik. Info +: www.tantaztanta.info

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak