Atzerrian bira gehien egiten duen Euskal Herriko taldea da Capsula. Talentu handiz egindako rock indartsua eskaintzen dute, iraganetik eta orainetik barra-barra edaten duena. Euren musikan, besteak beste, honako eraginak aurki daitezke: Stooges, Cramps, Sonic Youth, Television, Bowie... Eguenean Solar secrets disko berria aurkeztuko dute; itsasoaren bestaldean grabatu dute David Bowieren ekoizle den Tony Viscontirekin, eta Europan eta AEBetan, bietan, argitaratu berri da. Diskoan glam, 1970eko hamarkadako hard-rock, garage, punk-rock, power-pop, psikodelia, post-punk eta noise doinuak entzun daitezke. Kontzertua, ohi moduan, gaztetxean izango da, 22:00etan; sarrera bost euro izango da.