"Denok gara Herrira"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urriaren 1a

"Herrira ez da aktibista kopuru zehatz bateko mugimendua. Ez dira 18, ez dira 100, ez dira 200. Herrira preso eta iheslarien etxeratzea ahalbideratu nahi duen herri-mugimendua da. Herritarren ahotsa eta ekintza da Herrira. Gu denok gara Herrira". Hitz horiek izan ditu Iban Garaik Herrira-ren izenean, Arrasateko Portaloian egindako prentsaurreko jendetsuan. 

Arrasateko hainbat herritar eta eragilek babestu dute gaurko agerraldia, martitzeneroko elkarretaratzearen ondoren. Bestalde, azken berrien arabera, atxilotuak 21:00etan hasiko dira deklaratzen polizia etxean konfiantzako abokatuarekin, eta bihar 12:00etan jarraituko dute. Hau da, epailearen aurrean deklaratuko dute.

"Azken atxiloketa hauek ez dira Herrira-ren aurkako erasoa bakarrik. Operazio hau Euskal Herriaren eta preso eta iheslarien kontrako eraso bezala hartzen dugu. Kontuan hartu behar dugu Herrira-k egiten duen lan publikoa dela, bai talde politikoekin eta baita eragile sozial ezberdinean elkarlanean egindakoa. Gure lan eta eskaerak euskal gehiengo sozial batek babesten ditu eta horren adibide izan zen Bilbon urtarrilean burutu zen manifestazio erraldoia, 120.000 pertsona inguru batu ziren orduan", esan du Garaik.

Honakoa ere gaineratu du Garaik: "Bukatzeko esan lanean jarraituko dugula, azken preso eta iheslaria etxean egon arte, eta horien giza eskubide guztiak errespetatu arte. Ez gaituzue geldituko, olatu urdinak Euskal Herri osoa zeharkatuko baitu. Herrira aurrera!!".

Gaur hasiko dira deklaratzen

Senideei babesteko deialdia dago eguenerako. Madrilera joateko gertu dagoenak Iratin eman beharko du izena. Bestalde, Gaur 21:00etan hasiko dira deklaratzen polizia etxean konfiantzako abokatuarekin eta bihar 12:00etan jarraituko dute (epailearen aurrean deklaratuko dute).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak