Arrasate Musikalek aurreko ikasturtean 40. Urteurrena ospatu zuen. Askotariko hainbat ekintza asko antolatu zituzten. Hala, 40 urteren ostean matrikulazioa 600 ikasletik gorakoa izatea "benetan pozgarria" dela diote: "Ikasle kopuru honek, gure talde guztiak bizirik mantentzen eta urteko erronkak lortzen laguntzen digu. Kontuan izanda, gaur egun gizartean dugun egoera ekonomikoa nahiko larria dela, meritu handiko datua da Arrasate Musikalek aurten lortutakoa.
Eskolak arrasatearrak eta ingurukoak eskertu nahi ditu emandako babes sendoagatik", gaineratu dute.