Hasi dira Maritxuren mirarirako prestaketak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urriaren 1a

Maritxu hasi da mirarirako prestatzen, izan ere, udal langileak gaur goizean hasi dira Maritxu azpiko ikuskizunerako muntaketa lanekin. Egun handiko une handienetako bat biziko da argazkiak erakusten duen lekuan, 20:30ean: lore eskaintzaren ostean, Maritxuk urteroko miraria egingo du. Oria txarangaren doinuekin eta urteroko su-ikuskizun ederrarekin, orduan lehertuko da txikiteroen ama-birjinaren aldeko festa.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak