Korrikan egiten hasteko taldea aurkitu gura duenarendako saioak antolatu ditu Aukeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 30a, 12:06

"Korrikan hastea nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Laguntza behar duzu?". Galdera horiekin saiatu da Aukea korrika egin gura dituztenak erakartzen. Korrika egitea gustatuko litzaiokeen jendearendako antolatu dituzte saioak, bakarrik irtetea atsegin ez duenarendako edo korrika egiten ausartzen ez denarenedako. Korrikalarien talde bat sortu nahi dute eta helburu hurbil moduan, Santamas krosa hartu dute helburu. Ikastaroan korrika egitearen teknika eta entrenamenduaren intentsitate zein funtsa irakatsiko dira. Martitzen eta eguenetan elkartuko dira (19:30), hiru hilabetez. Informazio gehiagorako Musakolako kiroldegira jo: 943 77 16 77.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak