Buzkantzak, erromeria, futbola eta auzo-bazkaria Garagartzako sanmigeletan

Jon Berezibar 2013ko ira. 30a, 11:05

Arbigarak udaberrian eta sanmigeletan buzkantzak; horiek Arrasateko tradizio gastronomikoaren ezinbestekoak. Garagartza auzoa izan da asteburuan joan beharreko lekua eta aurten ere ez dute huts egin auzotar zein bisitariek urteroko hitzorduan. Jatunenak ere bapo uzteko, 300 kilo buzkantza gertatu zituzten Otamendi eta Agirre-Etxe harategiek eta auzetxean egon zen jateko aukera. 

Auzoko jaiak ere izanik, barikuko erromeriatik atzoko auzo-bazkarira arte aparteko giroari eutsi diote astebukaera osoan zehar, tartean Gorritiren animaliekin, ohiko meza, eta Kobateko futbol partiduekin, aurten bederatzigarren urtez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak