Lehen Nazionaleko aurkariek ez dute barkatzen

Jagoba Domingo 2013ko ira. 29a, 21:13

Lehen Nazional mailan aurkari errazik ez dagoela argi ikusi zuten asteburuko norgehiagokan Ford Mugarriko mutilek Elgoibarren 35-26 galdu ondoren. Elgoibarrera joan eta etxera burumakur bueltatu ziren zapatuan; burumakur, baina asteburu honetan egoerari buelta emateko gogo handiz.

Hasieran lehia parekatua izan zen, bi taldeek izan zituzten aldeak txikiak izan ziren, pare bat golekoak.
Hala ere, bigarren zatiko hamargarren minututik aurrera, Arrasatekoei atea txiki egin zitzaien. Erasoan ez zuten asmatzen, eta defentsan ez ziren batere fin ibili.
Epaileek ere ez zuten lagundu, erabakiak ez zituztelako berdin neurtzen kantxaren alde batean zein bestean. Hala ere, Garciak argi utzi izan nahi zuenporrota ez zela epaileen errua izan, taldearen baizik.

Euren jokoa egin ezinean

Denboraldian zehar, egun txarrak izan ohi dituzte talde guztiek, entrenamenduetan eta urte osoan zehar landutakoa ez denean inondik inora ikusten. Bada, hori gertatu zitzaion zapatuan Arrasateko taldeari, kantxara guztiz blokeatuta irten ziren eta ez ziren gai izan euren jokoa egiteko. Datorren domekan baina, egoerari buelta emateko aukera on bat izango dute Dominicos Zaragozaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak