Athleticeko beteranoak garaile, Mondrakoen eta Realekoen aurrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 29a, 15:16

Jende larregi hurbildu ez bada ere, egun berezia izan da gaurkoa Mojategin. Mendeurrenaren harira antolatutako ekitaldien barruan, Mondrako, Realeko eta Athleticeko beteranoek triangularra jokatu dute. Athleticek lehen bi partiduak irabazi ditu (0-1, bi lehiak) eta beraz, bizkaitarrak izan dira irabazleak. Azken lehian, Jon Muruamendiaratz Mondrako aurrelari ohiak etxeko taldea aurretik jarri arren –Alberto Matalobosek erdiratutako korner bat buruz maisuki errematatu ostean–, Realekoek hiru gol sartu dituzte (1-3). Egun ederra izan da jokalariendako batez ere, berriz ere futboleko botak jarri eta euren kirolaz gozatzeko aukera ezin hobea izan dute-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak