Patxi Gorosabelek ateratako txikitoekin, hasi da jada Maritxu Kajoi egunerako atzera-kontaketa

Jon Berezibar 2013ko irailaren 28a

Pozik eta lagun artean ospatuta jaso zuen atzo iluntzean Patxi Gorosabelek ama-birjinarik jaizaleenaren inbutu preziatua. Jendetza batu zen datorren barikuko festa handiaren aurreko bederatziurrenera eta ardo eta gazta artean Patxi Gorosabel zoriondu zuten. Errugbi taldearen bultzatzaile nekaezina izan da 30 urte baino gehiagotan eta 40 bat egin ditu Gorosabelek Olentzeroren traktorearen gidari moduan, ikazkina urtero Arrasaterra osorik iristen dela bermatzen. Horiek, atzoko nobenarixuen Inbutu Preziatua jasotzeko merituak. Hark zerbitzatu zituen lehen ardoak eta horrela, hasi da Maritxu Kajoi egunerako atzera-kontaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak