Arrasateko jatorria duen euskal garagardoa, salgai dagoeneko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 27a, 19:10

Dastatzeko moduan dago dagoeneko Arrasateko jatorri garbia duen euskal garagardo berria. Logoaren irudia Arrasateko dragoian oinarritu dute eta proiektua abian jarri duten lau bazkideetatik hiru Arrasatekoak dira; bestea Gasteizkoa da. Zerb jarri diote izena.

Garagardo berria egiteko Euskal Herriko 200 bat tabernarirekin egon dira, baita mundua osoan zehar dauden euskal etxeetan ere. Helburua, euskaldunok gustuko dugun garagardoa ekoiztea: "Ekologikoa da, artisaua, eta erraz edatekoa. Irail hasieran hasi ginen merkaturatzen eta oraingoz Arrasate eta Gasteizen dago salgai. Pixkanaka zabaltzen joango gara", adierazi digu Nerea Makazaga proiektuko sustatzaileetako batek.

Arrasaten honako tabernan eros daiteke: Hamalau, Rumba, Goizalde, Dublin Irish Pub, Kajoi, Larrinetxe, Muxibar, Egazka, Batzokia eta Belun. Hala ere, beste hainbat tabernetara jo dute eta onespenaren zain daude.

Prezioa, tabernaren arabera

33 zentilitroko botiletan salduko dute eta prezioa tabernari bakoitzak zehaztu beharko du. Ekologikoa denez, botila bi euro eta erdi inguruan saltzea proposatzen dute sustatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak