Eskuartean Artisau taldeak azoka berezia egingo du Herriko plazan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Kolorez betetako 12 bat postu jarriko dituzte: besteak beste, bitxiak eta osagarriak izango dira ikusgai eta salgai.
Maritxu Kajoi egunerako bitxiak
Udazkeneko artisau azoka udazkenera begira antolatu duten azoka da, baina bide batez, gaur Maritxutako nobenaixue ere badenez, Maritxu egunerako aproposak diren bitxiak izango dituzte salgai.
Produktu guztiak eskuz egindakoak izango dira. Izan ere, hori da eskuartean taldearen irizpideetako bat.
Taldearekin harremanetan eskuartean@yahoo.es helbide elektroniko bidez jar daiteke, eta baita facebook bidez ere.