MUk harrera eta ongietorri ekitaldia antolatu du atzerriko ikasleendako

Ander Larrañaga 2013ko irailaren 26a

Gaur, hilak 26, Mondragon Unibertsitateak harrera eta ongietorri ekitaldi ofiziala egin du atzerritik gurera etorri diren ikasleendako. Guztira 105 ikasle inguru etorri dira munduko txoko desberdinetatik: Holanda, Mexiko, Guatemala, Kanada, Japonia, Finlandia, Alemania, Kolonbia eta Belgikako ikasleeak etorri dira beste herrialde askoren artean. Ekitaldia, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan ospatu da.

Ekitaldiari hasiera emateko guztiek argazki ofiziala atera dute Goi Eskola Politeknikoko lorategian. Ondoren, Jon Altuna Errektoreordeak eta Josu Zabala Errektoreak hitz batzuk eskaini dizkie ongietorria emateko eta Mondragon kooperatibaren inguruko funtsezko hitzaldia egin diete, Mondragon Unibertsitatearen oinarriak hobeto ezagutzeko.

Merendola eta jokoak

Hitzaldia eta gero, merendola txiki bat egin dute atzerriko ikasleak euren artean hobeto ezagutzeko. Honi bidea emateko, izotzaldia urtzeko jokoak egin dituzte, bide batez, euren arteko konfidantza bultzatzeko. Amaitzeko, pintxo-poteoan batera joateko gonbita egin diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak