Enkante publikoan saltzeko lokalen zerrendaren berri eman du Arrasateko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 26a, 18:45

Arrasateko Udalak bere jabetzakoak diren hainbat ondasun higiezin inorentzeko prozedurari hasiera emateko asmoa du. Gehienak merkatal lokalak dira, batzuk biltegi edo trastelekuak, eta etxebizitza bat ere badago horien artean. Lokal horiek Uarkapen eta Zerrajerako etxepe baten kokaturik daude eta enkante publikoan salduko dira. Udalaren asmoa da, dena ondo bidean, 2014 urte hasiera ingururako enkantearen baldintza agiriak onartzea. Lokalen gaineko informazioa eskuratzeko BAZera jo beharko du interesatuak. Proposamenak egiteko epea azaroaren 23an bukatuko da; lokalen ezaugarrien berri jasotzeko klikatu albiste barruan.

Inorenduko Diren Ondasunen Zerrenda by Goiena Komunikazio Taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak