Domekan elkartuko dira Mojategin, 10:00etan hasita. Partidu bakoitzaren iraupena 45 minututakoa izango da, antolatzaileek aurreratu dutenez. Lehenengo eta behin, Athleticen eta Mondraren arteko partidua ikusteko aukera egongo da. 11:00etan, Reala eta Athletic lehiatuko dira eta 12:00etan, Mondra eta Reala.
"Zuzendaritza batzordeak jende guztia animatu gura du partidura etor dadin, mendeurreneko ekimena baita". Domekako partiduak ikusteko sarrera 3 eurotan egongo da.
Mendeurrenaren harira ekintza ugari antolatu dituzte aurten Mondrakoek. "Eta domekakoaz gain, urtea amaitu bitartean beste batzuk egingo ditugu". Oraindik, baina, zehazteke dituztela azaldu dute.