Azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango da, Kulturateko Loramendi gelan, 16:00etatik 18:00etara. Izena ematea BAZen egin behar da urriaren 21a baino lehen.
Ikastaroan 10-20 lagunentzako tokia egongo da, eta PECE onuradunek –familia inguruneko zaintzarako zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko prestazio ekono,ikoa jasotzen dutenek– izango dute lehentasuna.
Azaroko martitzenetan, Matia Fundazioko Karmele Gurrutxagak azalduko die ikastaroko parte hartzaileei nola zaindu euren buruak, "gero etxeko adinekoa ondo zaintzeko moduan izan daitezen".