Bizkaiko Biraren 17. etapa egin zuten domekan Besaide elkarteko beteranoek, 'Osiña' gogoratuz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko irailaren 25a

Besaide mendizale elkarteak antolatuta, taldeko beteranoek Bizkaiko Biraren 17. etapa egin zuten joan den domekan, hilak 22. 35 lagun elkartu ziren Ubide eta Urkiola arteko ibilbidea egiteko; tartean Motxotegi (799 metro) tontorra igo zuten. Handik Otxandioraino joan ziren; bertan egin zuten hamarretakoa eta ondoren Urkiolara arteko ibilbidea jarraitu zuten. Urkiolara iritsi eta gero Besaideko beteranoek Jose Antonio Zeziaga 'Osiña' izan zuten gogoan Urkiolako Santutegian. 'Osiña' 2013 uztailean hil zen, eta Bizkaiko Birako parte hartzaileetako bat zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak