Udal Gobernuren bozeramale Maider Morrasek amaieran gogora ekarri duenez, "mugikortasun plan orokorraren barruan kokatutako proiektua da TAO sistemarena". Plan beraren baitan egongo lirateke, esate baterako, Alde Zaharra oinezkoentzako gune bilakatzea zein hiribusaren geltoki kopurua handitzea.
Arrasateko aparkamendu erregulatua Uribarri-Loramendi gunea martxan ipini eta froga fasean egongo da. " Sei hilabetez probatuta, bertako bizilagun, komertzio eta beste eragile batzuekin berba egin eta akatsak non dauden ikusiko dugu, konponbidea aurkitzeko".
Erdigunean ere TAO sistema
Baina gainera, abendurako erdigunerako proiektua eginda egongo dela ere azaldu du Morrasek: "Zein gune egongo diren, zenbat leku eta nola banatuko den eta beste jasoko da bertan". Ostean, baina, bere denbora beharko du proiektuak.