Urriko programa:
- Urriaren 3an, Capsula. Bilbon bizi den Argentinako hirukotea, rock indartsuaren estilo guztiak pareka ezinezko zuzenekoan batzen dituena. Bowieren ekoizle Tony Viscontirekin grabatu berri duten diskoa aurkeztuko du.
- Urriaren 10ean, The Hot Wok. Gasteizko musikari birtuoso, parrandazale eta eklektikoen eskutik, funky, jazz eta beste hainbat estiloren entsalada dantzagarria. Hiru urteren ostean, Kooltur Ostegunetan parte hartuko dute berriz; disko berria aurkeztera etorriko dira.
- Urriaren 17an, Bide Ertzean. Tolosako hirukotea jada ez da gaztea, eta euskarazko pop-rocka egiten maisuak direla erakutsi zuten aspaldi. 77 izeneko disko berria aurkeztera datoz, hirukote formatuan, zuzen-zuzenean.
- Urriaren 24an, Supersweet. Donostiako musikari beteranoek osatutako taldea da. Señor No, Chico Boom, Fivelines eta beste hainbat taldeetatik pasa ostean, rock gitarreroa eta dotorea egiten dute, gitarra, bateria eta teklatuarekin. Oraingoan The Who taldearen Tommy diskoa bertsioneatuko dute oso-osorik.
- Urriaren 31n, Correos. Donostiako talde honek izen handia hartu du inurri-lana eginez eta bere burua ezagutzera emateko irudimena erabiliz. Hainbat lehiaketa irabazi ditu taldeak eta power-pop, baxu distortsionatuak eta elektronika batzen ditu.