Beste puntuetako batek, berriz, Asamen pabilioi zaharrarekin du zerikusia. Hain justu ere, pabilioi horren zati bat Emaus Fundazioari alokatzeko hitzarmena sinatzea proposatuko dio udalbatzarrari Udal Gobernuak.
Eta bestelakoen artean, Arrasate eta Gesalibar artean taxi-bus zerbitzua adjudikatzeko proposamena ere izango dute aztergaien artean.
Osokoa, 18:00etan hasiko da. Publikoa da ekitaldia, beraz, interesa duen edozeinek du parte hartzeko aukera.