06:30etik 07:30ak arte izango da itxita erraila, saneamendu sarea garbitzeko Cespa enpresako kamioi batek okupatu egingo duelako errepide zati hori.
Behin saneamendu sarea garbituta, hodiaren ikuskapena egingo dute.
Etzi, irailaren 25ean (eguaztena) saneamenduko sarea garbitu behar du Arrasateko Udalak Nafarroa etorbidean, egurrezko oinezko zubiaren inguruan. Eta hori egin ahal izateko, errepideko errail bat itxi egin behar dute, GI-627 errepidetik Debagoieneko Ospitalerantz sartzekoa, hain zuzen ere. Zirkulazioa Osinako zubitik desbideratuko dute.
06:30etik 07:30ak arte izango da itxita erraila, saneamendu sarea garbitzeko Cespa enpresako kamioi batek okupatu egingo duelako errepide zati hori.
Behin saneamendu sarea garbituta, hodiaren ikuskapena egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.