Gaur emango diote hasiera gripearen aurkako kanpainari

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 23a, 14:45

Urtero-urtero gripearen ondorioz herritar asko gaixotzen dela eta, prebentzioaren bidetik jotzen dute osasun zentroetatik. Eta Arrasaten ere Lehen Mailako Atentzioko taldeak bide horretatik egiten du. 

Gaur bertan ipin dute martxan berriz ere gripearen aurkako txertaketa-kanpaina. "Aurreko urteetan bezalaxe, txertaketa 65 urtetik gorako guztientzat izango da". Baina ez dira txertoa hartu dezaketen bakarrak izango.

"Gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoek ere badute aukera". Hori horrela, diabetesa edo bihotzeko, biriketako zein giltzurrunetako gaixotasuna dutenek ere hartu dezakete txertoa, besteak beste.

Txertoak, toki ezberdinetan

Txertoa jasotzeko anbulatoriora joan beharko dute interesatuek, "aurretik txanda hartuta". Baina erretiratuen elkarteetan ere emango dituzte; Musakola, Santamarina, Uribarri eta San Andreseko Etxaluze eraikinean aukera egongo da.

Azkenik, etxean dauden ezinduek etxean bertan jaso ahal izango dute zerbitzua. "Euren medikuarekin edo erizainekin harremanetan ipini beharko dira horretarako".

Txertoa non eta noiz

Irailak 26 (eguena) Musakolako erretiratuen elkartea.
Irailak 27 (egubakoitza) Santamarinako erretiratuen elkartea.
Irailak 30 (astelehena) Uribarriko erretiratuen elkartea.
Urriak 1 (martitzena) San Andreseko Etxaluze eraikinean.
Irailaren 23tik aurrera Arrasateko anbulatorioan (aurrez hartu behar da txanda)

(Oharra. Erretiratuen elkarteetan: 12:00etatik 13:00ak arte)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak