Jende bila ari dira Zahar-Berri programakoak, taldeak osatzeko

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ira. 23a, 17:42

Arrasateko Zahar-Berri mintzapraktikako arduradunak jende bila ari dira taldeak osatzeko. Maitena Arana programaren koordinatzaileak aditzera eman duenez, taldeak osatzeko bi pertsona behar dituzte, "euskaldun zaharrak".

Arrasateko Zahar-Berri mintzapraktikako arduradunak jende bila ari dira taldeak osatzeko. Maitena Arana programaren koordinatzaileak argibide gehiago eman ditu: "Taldeak osatzeko bi pertsona behar ditugu. Izan ere, euskaldun berri eta zaharrak batera elkartzen dira, berba eginez euskara praktikatzeko. Eta taldeak osatzeko euskaldun zaharrak falta zaizkigu, bi, hain zuzen".

Asmoa, astean behin arratsaldez elkartzea izango litzatekeela gaineratu du Aranak. "Interesatuek AEDra jo dezakete –Pablo Urangara zein 943 77 12 28 telefonora deituta– izena emateko zein informazio gehiago behar izan ezkero".

Iaz 80 lagun inguru

Iaz bide onetik joan ziren Arrasateko mintzapraktika taldeak; 17 talde osatu ziren –80 lagun inguru elkartuz- eta aurten ere bide horretatik joango dela.

"Azken urteetan euskara maila hobetzeko gogoz bertaratutako herritarren kopurua handitu da, eta ondorioz, boluntario gehiago behar izaten dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak