35 lagunek egin dute Ubidea eta Urkiola arteko bidea Besaidek antolatutako Bizkaiko Biraren azken irteeran: Garibai-Ubidea-Motxotegi (799 m.)-Otxandio (hamarretakoa)-Urkiola.
Hain justu ere, hantxe (Urkiolako Santutegian) izan zuten gogoan uztailean hil zen Jose Antonio Zeziaga Osiña, bera zen-eta, Bizkaiko Bira egiten zuen kideetako bat.
Bestalde, egin dute hurrengo irteerako hitzordua: urriaren 27an, Gipuzkoako Beteranoen Martxa.