Ahalegindu arren, azkenean gol bako berdinketarekin konformatu behar izan zen atzo Mondra. Partidua ez zen ikusgarria izan; lehenengo zatiak, batez ere, ez zuen joko handirik eman, eta bai Mondrak bai Zumaiakok "planteamendu zuzenak" egin zituzten, Gotzon Urzelai entrenatzailearen esanetan. Joko handiagoa egitea erabakita irten ziren zelaira atsedenaren ondoren Mondrakoak, eta bigarren zatian egin zituzten unerik onenak. Urzelai alde onarekin geratzen da: "Talde bat garela ikusteko balio izan du lehen partidu honek".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.