Musakolako harmailetan egondako zaleek partidua polita ikusi dute. Borrokatua eta intentsua. Lehen minutuak izan dira parekatuenak. Arrasatearrek lau goleko errenta hartu dutenean (13-9), ia erabakita utzi dute partidua. Bigarren zatian abantaila mantentzeko gai izan dira.