55 kilo saiheski zituzten euro baten truke salgai, eta eguerdirako ia dena bukatuta zegoen. Ardoa ez du hainbeste jendek eskatu, baina sagardoa askok edan dute gustura. Agirretxek emandako Giokela haragizko pintxoak ziren.
Zahar Berri egitasmoari –Udal Euskaltegiak, AEK-k eta AEDk bultzatuta– eta AED elkarteari laguntzeko azoka eta pintxo-jana ziren, eta gustura zeuden arduradunak, herritarrek ondo erantzun dutelako: "Material asko izan dugu azokan, oso liburu berriak, gainera; eta Agirretxek haragia eskaini du AEDri laguntzeko", esan digu AEDko Itxaro Artolak.
Ekintza horietatik atera duten dirua AEDren eta Zahar Berriren urteko jarduna finantzatzeko da, biek ere euskararen alde ohiko lana egin ahal izateko.