Mondrako jokalari ohien festa

Mireia Bikuña 2013ko irailaren 21a

Belaunaldi ezberdinetako jokalariak batu dira Mondraren 100. urteurreneko ekitaldian. Pintxoak dastatu dituzte plazan, eta ondoren talde-argazkia egin dute. Ondoren, elkarrekin bazkaldu dute.

Aspaldi ikusi gabeko lagunak, futbola aspaldi utzi zutenak edo jokalari gazteagoak zirenak elkartu dira Arrasateko plazan. Eguraldiak lagunduta urdaiazpiako eta txorizo pintxoak dastatu dituzte. Berba egiteko aukera izan dute, eta Mondran egindako urteak eta oroitzapenak gogora ekartzeko aukera izan dute. Eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak