Udal Euskaltegian dabiltza hainbat herritar egunero lau orduz euskara ikasten. Arduradunen esanetan, "aukera ederra da, batez ere, langabetuentzat eta denbora aprobetxatu nahi dutenentzat. Gogoratu, gainera, Udalari esker, langabetu, pentsionista, ikasle eta jubilatuek matrikula erdia ordaindu behar dutela. Eta, horretaz gain, asistentzia ona izanez gero, Udalak ordaindutako zatiaren %25 bueltatzen du. Aprobetxatu eta, gure leloak dien modua, emaiozu euskarari!"