Horiez gain, beste postu berezi batzuk ere egongo dira: Harreman erakundearen bidezko merkataritza postua, udako produktuez egindako pintxoen dastatzerako postua, Arabatik datorren pastelena, iparraldetik datozen gutiziena, baserriko tresneria salgai duena eta ukenduetarako belarrez zein halako produktuez osatutakoa, besteak beste. Beraz, hileko hirugarren zapatuan egiten den azokaren barruan, ohikoak diren postuak izango dira. Bihar, gainera, baserritarren azokaren ondoan egongo da Mugikortasun Astearen barruan antolatzen den Birzikleta Azoka.