Zabalik dago Kimu Berri

Leire Kortabarria 2013ko ira. 19a, 13:10

Hamarretan hasi da aurtengo Kimu Berri erakusketaren inaugurazio ekitaldia, eta eguerdi aldera zabaldu dute edozeinek ikus dezan, Kulturateko klaustroan. Laugarren urtez egin dute Kimu Berri erakusketa Mankomunitateko Garapen Agentziak, Isea berrikuntza zentroak, Mondragon Unibertsitateak, Athlonek eta Saiolanek.

Inaugurazio ekitaldian, MUko hainbat ikasle, Kimu Berriko antolatzaileak eta Inazio Azkarragaurizar alkatea izan dira. Horrez gain, erakusketara proiektuak eroan dituzten ikasle-talde batzuek proiektua aurkeztu dute, labur.

Aurten, unibertsitateko zein master eta graduondoetako ikasleek egindako 35 proiektu aurkeztu dituzte Kulturaten ipinitako panel eta maketetan, domekara arte, eta Oñatiko Enpresagintza fakultatean, 24tik 27ra. Aurten, Huhezi fakultateko Ikus-entzunezkoetako ikasleek egindako bideoklipak eta iragarkiak ere emango dituzte.

Aurtengo Kimu Berrin, hainbat prospektiba, teknologia-garapen eta negozio-eredu berrien garapeneko proiektuak sendotu dira. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko eta Enpresagintzako ikasleek egin dituzte proiektuak.

Erakusketakoak ez dira ideia soilak; aurreko aldietako proiektu batzuk Saiolanen garatzen dabiltza egileak.

Erakusketa zabalik izango da domekara arte Kulturaten, egunero, ohiko ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak