Fagor Ederlanek antolatutako berrikuntza foroan, 64 enpresa dabiltza gaur

Leire Kortabarria 2013ko ira. 18a, 18:30

Egun osoan egiten dabiltza Fagor Ederlanek diseinatu duen Hobekuntza eta Berrikuntzarako 10. Foroa. Ederlanen 50. urteurrena dela eta, foro berezia antolatu dute. Garaia berrikuntza gunean egiten dabiltza. Bihar jarraituko du foroak.

Arduradunak "oso pozik" daude gaurko emaitzarekin: Co-Society elkarteko eta Mondragon Korporazioko 64 enpresa etorri dira, denetara 111 lagun. Enpresa-berrikuntza lantzen dabiltza, modu orokorrean.

Fagor Ederlan anfitrioia izan da Co-Society-k egin duen lan-saioan. Infonomiaren babespean eta berrikuntzarako eta enpresen arteko lankidetzarako proiektuak bilatzeko asmoarekin oso sektore desberdinetako hainbat enpresa garrantzitsuk osatzen duten elkartea da Co-Society.

Gaur egin dute ere CoSociety&Mondragon elkarlaneko tailerrak: lankidetzarekin bitartez proiektu edo negozio berriak identifikatzen laguntzea. "Baina ekitaldi mota hauetan izan ohi diren proposamenetatik harago, Fagor Ederlanek aparteko ahalegina egin du jardunaldiaren emaitzak begi bistakoak izan daitezen: landu beharreko edukien gainean prestakuntza tekniko espezializatua egin du eta lan dinamika bereziak diseinatu; tailerraren ondoren benetako interesak baieztatzeko konpromisoa hartu du…eta gaiak 5 arlotan banatu ditu", azaldu dute Fagor Ederlaneko ordezkariek.

Arloak hauek izan dira: Fabrikazioaren beste etorkizun batzuk, Negozio berriak elikagaien katean, Osasunaren erronkak etorkizunean: zahartzea, Zerbitzu eta aktiboen hibridazioa eta integrazioa bezeroen leialtasuna lortzeko, eta Energia garapen bidean dauden eskualdeetarako.

Bihar, ekitaldi pribatua

Bihar, eguena, Fagor Ederlanek Foroaren bigarren eguna egingo du, modu pribatuan eta Edertek  bere zentro teknologikoan. Egun horretan, beste edizio batzuetan bezala, Fagor Ederlan taldeko eta Mondragon Automocioneko CHP dibisioko beste enpresa batzuetako, esaterako Mapsako eta Ecenarroko, ia 100 pertsonak aktiboki parte hartzea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak