Operarik entzutetsuenetako batekin gozatzeko aukera izango dute zaleek urriaren 30ean Amaia Antzokian. Ozenki elkarte lirikoak ekarrita, Ópera 2001 taldeak La Traviata antzeztuko du Pleven-go (Bulgaria) orkestra sinfonikoarekin. Sarrerak irailaren 22an jarriko dituzte salgai 30 eurotan. Kutxabankeko kutxazainetan eta antzokian bertan sesio orduetan eros daitezke txartelak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.