Estatu espainiarraren zein frantziarraren errepresioa jasan duten arrasatearren testigantzak azaleratu gura dituzte zapatuan: "Ekitaldi motza izango da, xumea eta hunkigarria. Arrasatearrek egina, arrasatearrendako. Jende guztia dago gonbidatuta; halako testigantzak argitaratzen joan behar gara, guztiondako terapeutikoak izango direlakoan", esan digu Barberenak. Ekitaldia Kulturateko areto nagusian izango da, 19:00etan.