'Zuhaitz-Arte' erakusketa inauguratuko du Gorka Fernandezek Ilbehera tabernan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko irailaren 16a

Gorka Fernandez arrasatearrak bere lehen erakusketa irekiko du Ilbehera tabernan. Argazkiak erakutsiko ditu eta 'Zuhaitz-Arte' jarri dio izen: "Zuhaitza bizitzaren sinbolo bat moduan aurkeztuko digu erakusketak, baita denboraren joan-etorriaren, aldaketaren, naturaren, amodioaren, gaixotasunaren, zahartzaroaren eta heriotzaren sinbolo moduan ere". Dozena bat argazki erakutsiko ditu. Erakusketa irailaren 26an inauguratuko du Fernandezek, pintxo-potea aprobetxatuz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak