Ford Mugarri, Eibar, Tolosa eta Elgoibar Lehen Nazional mailako taldeak dira. Laurak jokatuko dute C multzoan. Beraz, Pitxi Herreroren omenezko txapelketa, ligarako entrenamendu gisa erabili dute: kontrarioak ezagutu, norbere jokoa egin eta liga txapelketari aurre egiteko dituzten baliabideak erakutsi.
Finalerdiak, zapatuan
Zapatuan jokatu ziren finalerdiak. Ford Mugarri Arrasatek Elgoibarren kontra irabazi zuen 31-23, eta Eibarrek Tolosa menderatu zuen 21-18.
Ford Mugarriren jokalariak
Biharko Goiena paperean, Ford Mugarriren jokalariak banan-banan ezagutzeko aukera izango duzue. Era berean, Pablo Gartzia entrenatzaileri egindako elkarrizketa irakurri ahal izango duzue.