Aterkiak hartuta, 40 lagun inguru hurbildu ziren atzoko Iturripeko kontzertuetara

Ander Larrañaga 2013ko ira. 15a, 12:53

Arrasateko Uribarri-Erguin auzoko jaiak izanda, kontzertua antolatu zuten bart gauerako Iturripe pilotalekuan, 23:00etan: Malenkonia, Mary May & Muppets, Ro eta PLC & the Pili-tics taldeak izan ziren giroa epeltzen ibili ziren taldeak. 40 bat lagun bildu ziren pilotalekuan: Arrasaten Elkartasun eguna izan zela jakinda eta eguraldiak gehiegi lagundu ez zuela ikusita, ez da harritzekoa pilotalekua guztiz bete ez izana. Hala ere, pare bat arazo teknikoei aurre egin ostean, ikus-entzuleen belarriak goxatzen asmatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak