Tailerreko langileen arabera, itxuraz Eroski ondoko tabernan ere sartzen saiatu ziren; izan ere, tabernako langilea gaoizean lanera joan denean, leiho bat apurtuta ikusi eta Ertzaintzara deitu zuen.
Ertzaintzak ondoren, Feu Vert tailerrean sartzeko lapurrek egindako zuloa aurkitu du. Tailerreko langileen arabera, lapurrek ondo ezagutzen zuten denda, izan ere, erraz sartu ahal izateko, zuloa, bi apalen artean egin dute. Gainera, zuloa egiterako orduan, segurtasun kamerak jasotzen ez duten toki bat aukeratu dute.
Auto tailerreko segurtasun kutxa eta ordenagailu bat ostu zituzten, eta segurtasun kutxako dirua hartu ondoren, errekara bota zituzten kutxa eta ordenagailua.