Sekulako giroa Arrasaten ospatzen ari den Goikobaluko erromerian

Jagoba Domingo 2013ko irailaren 14a

Arrasatear asko animatu dira aurten lehenengoz, aspalditik ospatzeari utzi zioten, Goikobaluko erromeriara.  Herrian zehar kalejira eginez hasi dute eguna, eta Goikobalura igo eta ondo jan ondoren, kantuz eta dantzez jantzi dute Santa Barbara parkea.

Urteetan zehar galduta egon den ohitura bueltan nahi dutela argi utzi dute arrasatearrek. Eta hori frogatzeko, kantuz, bertsoz edo dantzez girotu dute eguna Arrasateko kaleetan zehar hasi eta Santa Barbara parkeko Goikobalura igo arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak