Irudimen lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 21era arte luzatu du Udalak

Imanol Gallego 2013ko ira. 14a, 19:10

Herritarren premia eta nahiak ezagutzeaz gain, lehiaketa original honen bitartez, Udalak herritarren sormena sustatu eta garatzea espero du.

Baliabideak bereziki zaindu behar diren krisi testuinguru honetan Bergarako udalak herritarren premia eta lehentasunak ezagutzeko lehiaketa abiarazi du. Udaletik ekimen honek parte-hartzea sustatzeaz gain, herritarren irudimena ere bultzatzea espero dute. Parte hartzea errazteko proposamenak helarazteko epea urriaren 10etik 21era luzatzea erabaki dute.

Proposatzen diren ideia edo proiektuetan kontuan hartuko dira bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta gainontzeko herritarren iritzia.

Hizkuntza irizpide berriak

Ideiak,eta hauek aurkezteko bideoak, euskaraz zein gazteleraz, aurkeztu ahalko dira. Proiektuak aldiz, bideoa barne, gutxienez euskaraz aurkeztu beharko dira.Euskaraz soilik aurkezten diren proiektuak gazteleraz idatzizko laburpen txiki bat izango beharko dute. Aukeratutako proposamenak saria izango dute.

Parte hartzeko bideak

Proposamenak jasotzeko, udaletxera hurbiltzeaz gain, Udalak whatsapp zenbaki bat jarri du 688 696 228. Horrez gain, Bergarako Facebook eta twitter kontuak ere erabiliko ahal izango dira. jasoko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak