Lehenago iragarri bezala, kontzertu bilduma honetako ikuskizunak, lasai eta jarrita entzutekoak dira eta hau ere halakoa izan zen: folk doinu lasaiek ikus-entzule guztien arreta harrapatzea lortu zuten. Baina doinu lasaiak soilik ez ziren izan protagonistak: Soledad Velezek Janis Joplinen antzeko ahots indartsua duela diote askok eta honek Kulturateko eszenatokia betetzea lortu zuen.
Bihar azken kontzertua
Irailaren 6an hasi zen Kulturate Akustikoak kontzertu bilduma Markos Untzetaren emanaldiarekin. Asteburu horretan Diuke eta Olivenza taldeek ere kontzertua eskaini zuten Kulturaten. Beraz, Soledad Velezek atzo eskainitako ikuskizuna eta gero, bihar amaituko da Kulturatek jasotzen duen kontzertu bilduma hau Igelaren Banda taldearen emanaldiarekin. Hau ere, bildumako beste kontzertu guztiak bezala, 20:00etan hasiko da, ordubete inguru iraungo du, jarrita eta lasai entzuteko izango da eta poltsikorako egokia da: aurreko kontzertu guztiak bezalaxe hau ere doakoa izango da.