Datorren astean irekiko dituzte Arrasateko gazte txokoak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko irailaren 12a

Udako oporraldiaren ostean, Txatxilipurdik kudeatzen dituen gazte txokoak datorren astean irekiko dituzte. Musakola, Erguin eta San Andresko lokalak irailaren 17an irekiko dituzte eta hilaren 20an, berriz, Pablo Uranga kaleko gaztegunearen txanda izango da. Lander Juaristi Txatxilipurdiko Gazte Saileko arduradunak aurreratu duenez, 'zuk proposatu, zuk antolatu' izango da aurtengo leloetako bat: "Aurten ere gazteekin batera lan egitea izango da hezitzaileen dinamika, euren nahien arabera saiatuko gara auzo bakoitzerako zer antola dezakegun pentsatzen". 

Gazte txoko bakoitzerako bi hezitzaile egongo dira. Musakolakoan Andoni Iñurritegi eta Itsaso Gallastegi, San Andreskoan Etor Larañaga eta Leire San Vicente, eta Erguingoan Jon Olivares eta Itziar Egidazu. Erdiguneko gaztegunean Arkaitz Agirrezabal egongo da modu iraunkorrean lanean eta harekin batera aste bukaerero gazte txoko bakoitzeko begiraleak arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak