Honakoa eman dute aditzera prentsa ohar bidez: "Mendeetan zehar Euskal Herriak estatu espainiar zein frantziarraren indarkeria jasan behar izan du. Horrek, azken urteetan ere, kaltetu ugari sorrarazi ditu; eraildakoak, atxiloketak, torturak, jazarpen politikoa, adierazpen askatasunaren urraketak, isunak, preso politikoen senideei jazarpenak...
Egoera berria bizi dugu gure herrian, gatazka politiko honek eragindako kaltetu eta biktima guztien errekonozimendua egitea beharrezkoa izango da elkarbizitzan oinarrituriko elkarbizitza baterako. Baina inor gutxik aipatzen dituen kaltetu hauek ere errekonozitu beharra dago; estatuen indarkeriak eragin dituenak. Arrasaten ere adibide asko dago, ekitaldi baten bidez herriratuko ditugunak".