Hitzaldia eguenean, hilak 12, izango da, Kulturaten, 18:30ean. Ana H. Borbolla eta Andres Bedia Mundukideko kooperanteak dira eta euren oporraldia aprobetxatuaz daude Arrasaten.
MST mugimenduaren gaineko esperientzia eta ikasketa batzuk badituzte biek, eta jendearekin konpartituko dituzte eguenean.
Mundukidek MSTrekin elkarbanatzen duen Parana proiektuaren arduraduna da Andres, eta Ana, berriz, genero arduraduna da.