'Feminismotik komunitatera, elikadura burujabetza helburu' hitzaldia etzi Kulturaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko irailaren 9a

Bagarak kudeatzen duen GUreztatu ekimenak, Emakumeen Txokoak eta Emausek elkarlanean antolatu dute hitzaldia. Feminismotik komunitatera, elikadura burujabetza helburu du izenburu, eta komunitate bakoitzak jana ekoizteko eskubideen aldarrikapenaz, garrantziaz eta komunitatearen indarraz arituko dira, besteak beste. Florencia Arostica, Maite Aristegi eta Assumpta Ayerdi adituak gonbidatu dituzte. Etzi izango da saioa, hilak 11, Kulturateko areto nagusian (18:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak