Kiroldegiko harrera egokitu dute Arrasaten, zerbitzua hobetzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko irailaren 9a

Ikasturte berria harrera berriarekin hasi dute Musakolako kiroldegian. Itxura berria emateaz gain, orain arte lehen solairuan zegoen bulego-zerbitzua behera jaitsi dute eta horrela erabiltzaileek bulegoan egin beharreko tramite guztiak harreran egin ahalko dituzte; ikastaroetan izena eman eta abonatu txartela eguneratu, esaterako. Zerbitzu "hobea, gertukoagoa eta erosoagoa" ematea izan da lanon helburua. Oraindik ere harrera txukuntzeko beste egokitzapen lan txiki batzuk ere egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak