Zuzeneko musika barra-barra zapatuan Arrasaten, euskal presoei elkartasuna adierazteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko irailaren 11

Ekain hasieran egin izan den Elkartasun Eguna irailean egingo da aurten, lehen aldiz. Zapatu honetan egingo da, hilak 14. Aldarrikapena lehen ediziokoaren berbera izango da: euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzea. Egitarauan azken orduko aldaketak eman dira; behin betiko egitarauaren berri jasotzeko, klikatu albiste barruan.

Joan den asteko agerraldian aipamen berezia egin zioten Txus Goikoetxea preso arrasatearraren egoerari. Salatu zuten Sevillako espetxera bisitan joan zitzaizkion lagunei bisita ukatu izanagatik protesta gisa plantoa egin zuela Goikoetxeak, eta zigor moduan isolamendu egoera aplikatu diotela.

Horrez gain, euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzea, gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea eta 197/2006 dokrtina "behin betikoz" amaitzea eskatu zuten. Zapatuan 18 musika taldek joko dute tabernetan –gaztetxean ere kontzertuak egongo dira–; azken orduko aldaketen ostean, beheko taulan dago behin-betiko egitaraua. 

Kamisetak Iluntz tabernan

Antolatzaileek gogora ekarri dute aurtengo kamisetak eskuragarri daudela Iluntz tabernan, eta egunean bertan ere erosi ahalko direla. Parte hartzeko txartela erosten dutenen artean gainera, Arrasateko dendariek emandako opariak banatzeko zozketa ere egingo dute.

Elkartasun Eguna 2013

12:00 Umeendako jolasak Biterin.
14:00 Parrillada Biterin. Txartelak bost eurotan salgai.
Kontzertuak tabernetan.
17:00
 Jai-Zale: CC-627
 Osorik: Fly-Shit
 Monte: The Convicts
 Iturriotz: RPL
 Kajoi: Lukas Prest
18:00
 Muxibar: WC
 Haizea: Krisis
 Etxoste: Turboshit
 Branka: AMD
 Basati: Drongenerds
 Taupa: Su Etena
19:00
 DAT: McOnak
 Irati: Kilauea   
 Arrasate: Iñaki Sagasta
 Iluntz: Herstura
 Ekaitz: Estandarte
 Amaiur: Ain_1
21:30
 Itzala: Berebille Swing

20:30 Manifestazioa Seber Altube plazatik.
Kontzertuak gaztetxean.
22:30
 Anger Duhalde eta Hapa Hapa
 Dirty Kontrol Brothers
 Kañeria 13

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak