Uda osoan ikusgai egon den jantziak izan duen harrerarekin "harrituta" dago diseinatzaile arrasatearra: "Arrasateko jende asko etorri zait esatera jantzia asko gustatu zaiola; koloreak, diseinua eta bolumen asko duenez deigarria dela. Harritu egin nau, ez nuelako espero herriko jendea bertatik ibiltzea, ezta holako komentario positiboa egitea ere. Oso pozik nago , lan gogorra eta luzea izan zelako".