Kamioi batek su hartu du Arrasaten autobidean

Jon Berezibar 2013ko irailaren 9a

Kartoia garraiatzen zuen kamioi batek su hartu du 09:45ean eta ordutik Eibarrerako noranzkoan itxita dago bidea eta zirkulazioa Eskoriatzatik bideratzen dihardute. Auto-lerro luzeak ikus daitezke noranzko horretan.

Segurtasun Sailetik emaniko azalpenen arabera, erruberetako bat zartatu zaio ibilgailuari eta horrek eragin du osteko sutea. Gidariak ez du zauririk izan.

Eibarrerako noranzkoan zirkulazioak etenda jarraitzen du, egoera onera itzuliko zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak