Interprete Desconocido eta The Convictsek batera atera dute diskoa

Txomin Madina Milikua 2013ko ira. 9a, 00:08

Dat tabernan aurkeztu zuten atzo bi talde arrasatearrek  talde bakoitzaren sei abesti jasotzen dituen diskoa.

Interprete Desconocido eta The Convicts taldeek ere batera kaleratu duten diskoa aurkeztu zuten atzoDat tabernan. Familia giroko aurkezpena izan zen: taldekideek eta euren lagunek bazkaria egin zuten lehenengo, eta gero etorri ziren emanaldiak.

Urtebeteko lana

Diskoan talde bakoitzaren sei abesti daude. "Bi taldeak Nekrosounds estudioan grabatzeko asmotan genbiltzan, eta bertako Karlotek esan zigun ea zergatik ez genuen batera diskoa ateratzen. Ideia ona iruditu zitzaigun" dio Interprete Desconocidoko Ibai Agirreurretak, baita diskoa egiteak luze jo duela ere: "Guk iazko udan grabatu genuen, baina gero batzuk kanpora joan ginen ikastera. Distantzian ibili gara elkarlanean, diseinuak-eta horrelakoak lantzen".  Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko ohiko tabernetan erosi daiteke diskoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak